Panderoa, emakumearen ahalduntzea tresna honen bidez, euskara eta kultura ditu aztergai nagusi lan honek. Emakume pandero-jotzaile, trikitilari, bertsolari, kirolari eta idazleen narrazioen bidez, instrumentu honek Euskal Herriko historia garaikidean izan duen papera ezagutarazten du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta EITBren parte hartzea dituen dokumentala hiru euskal pandero-jotzaileren testigantzak bilduz hasten da: Nati Bilbao, 91 urtekoa, pandero-jotzailea eta musika tradizionalaren kondaira; Maixa Lizarribar, euskal folk tradizionalean ibilbide luzeko pandero-jotzaile eta trikitilaria, eta Rakel Pujana, pandero-jotzailea eta traizioa eta modernitatea uztartu izan dituzten musika taldeetako kidea. Hirurek musikaren munduan nola hasi ziren kontatuko dute, eta urteen joan-etorrian batez ere maskulinoa izan den mundu batean bizitako esperientziak ekarriko dituzte gogora.
Horien bizipenak Aingeru Berguices Historia Garaikidean doktorearen proposamena ulertzeko abiapuntu gisa erabiliko ditu dokumentalak. Pandero-jotzailea, historikoki, gure gizartean nolabaiteko boterea izan duen emakumea dela azaltzen du berak. Espazioan eta denboran oso mugatua festara, erromeriara, baina benetakoa eta errespetatua.
Iturria: EITB.tv