LAB sindikatuak 50 urte bete ditu 2024an eta urteurrenaren harira dokumentala sortu dute Iñaki Alforja zinemagilearen eskutik. 50 urteko ibilbideari heldu diote, testigantzetan oinarrituta, hainbat une historikotako protagonistek emanak: Sindikatuaren sorrera eta lehen biltzarrak, Martxoaren 3a, Euskalduna, Ipar Euskal Herrirako zabaltzea, sindikalismo feministaren garapena, 2008ko krisia eta greba orokorrak, Nafarroako aldaketa, langile subjektuaren birpentsatzea, Huerta de Peralta, etxeko langileen ahalduntzea...