Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Emakumeak plazan
1. zatia
2011-09-16

Betidanik, herri-kiroletan, beste kirol guztietan bezala, gizonek osatu dute gehiengoa. Hala ere, aurreko garaietan ere izan ziren horretan aurreneko pausuak ematera ausartu ziren emakumeak eta gaur egun ere baditugu, taldean edo bakarka, ingudean, txingetan, aizkoran, sokatiran, harriak jasotzen, arraunean, pilotan, edo idi-fogran aritzen diren emakumeak.

Dena dela, edozein kirol dela, partaideak emakumeak direnean, ez du jasotzen berdintasuna sustatzen duen edozein legek exijitu beharko lukeen parekotasuna. Ez instituzioen laguntzen bidetik ezta komunikabideen laguntza eta zabalkuntzarenetik ere.

Egiten ari direna eta hain gutxi ezagutzen den hori ezagutarazi nahi izan dugu, emakumeak eta neska gaztetxoak kirola egitera animatuko ditugulakoan.

Ideia eta zuzendaritza: Arantxa Gurmendi
Irudia, edizioa eta post-produkzioa: Julia Lantxas eta Gorka Arostegi.
Ekoizlea: Lilaton Taldea
Artxiboa: EITB, Euskadiko Filmategia, Kutxa Fundazioa

Multimedia elementu honek hainbat zati ditu