Maitek 80 urte ditu eta Fabrikak sortzen dituen hondakinak jasotzen jarraitzen du asmakizunak egiteko. Bere lantegian espazio subertsiboa sortu du Fabrikak zabaltzen dituen emakumeen estereotipo ereduei aurre egin ahal izateko. Pertsona sare zabala du berekin elkarlanean, horiekin kezkak konpartitzen ditu, baita bere borroka ere.
Emakumeak Fabrikatzen dokumentalaren bigarren zatia da hau. Lanak kontsumo kapitalistan dauden indarkeria matxistak jorratzen ditu. Etxeko energia-kontsumoa, fikziozko telesailak eta telefonia mugikorra bezalako eremuak aztertzen ditu.