2013ko Xiru festibalaren karietara izan zen Ederlezi pastoralaren lehen agerraldia Gotainen. Ikuskizunaren ideia Nicole Lougarot idazleak 2009an agerrarazi zuen. "Bohémiens" liburutik dator eta Tziganoen epopeia Euskal Herrian du oinarri. Pastoralaren azken mustrakaz eta Gotaineko lehen emanaldiaz baliatu da Elsa Oliarj zuberotar gaztea kasik ordubeteko dokumentala egiteko.