Brad Will, dokumentalgile independiente, militante anarkista eta Indymedia, komunikabide independienteen mundu mailako sareko kidea izan zen. Willek 36 urte zituen, dokumentalgile, kazetari eta argazkilari lez egiten zuen lan New York, Bolivia eta Brasilgo Indymediarentzat. Mexikoko Oaxaka hiriko gatazkan hil egin zuten 2006ko urriaren 27an. Brad Oaxacara joan zen urte horretako urriaren hasieran bertan gertatzen ari zenaren berri emateko. Kamararen atzean bera bezalakoak diren Braden lagunak ikusiko ditugu, egun telebistan agertzen ez dena erakusteko lan egiten ari dira.
Banatzailea: Eguzki Bideoak