Duela 70 urtetik, San Cristobaleko gotorlekuaren hilerrian hamarnaka botila lurpean daude. Haien barrenean paperezko mezu bat daramate, bere sekretua erakusteko lur azalera noiz aterako zain. Ezkaba mendian Aranzadi elkarteak eginiko exhumazioaren giroa ezagutzeko gonbitea, eta aldi berean, gure historian murgiltzeko senitartekoen eta elkarteen arrazoiei buruzko hausnarketa beharrezkoa.
[2008 - 28 min]
Zuzendaria: Iñaki Alforja
Banaketa: Eguzki Bideoak