Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Bost minutu
2022-04-22

Aiurrek sei urte bete berri ditu. Gauero, bere amarekin batera, sukaldeko egutegia begiratzen du, bere aita etxera itzultzeko zenbat egun falta diren zenbatzeko. Bere aita, Endika, kartzelan dago, hamabost urte daramatza preso, etxetik oso urrun, 540 kilometrora. Aiurrek aitarekin komunikatzeko bi modu besterik ez ditu: hilean behin egiten duen bisita eta bost minutuko telefono deiak. Baina, Aiurren aita etxera itzultzeko unea iritsi da. Kanaldudek sareratu du lana.

Zuzendaritza, gidoia eta argazkia: Amaia Nerekan Umaran
Muntaketa lanak: Usue Arrieta
Soinua: Xanti Salvador
Musika: Paula Olaz
Ekoizpena: Marmoka Films