Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Bolante baten historia
2024-10-04

Bortxazko desagerpen batek ez du soilik desagertuaren bizitzarekin amaitzen, uretara botatako harri batek sortzen dituen uhinen antzera, orbain emozional bat uzten du familia eta gizartearengan. 1980ko hamarkadaren hasieran, Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen José Miguel Etxeberria Álvarez, 'Naparra', desagerrarazi zuten. Gurutzatutako hainbat komunikatu eta erreibindikazioren eta axolagabekeria judizialaren artean, familiak desagerpenari erantzuna ematen saiatu zen. Anaiaren desagerpenak irekitako zauria sendatzeko asmoz, Eneko da berrogei urte baino gehiago iraun duen bilaketaren lekukoa hartu duena.

EiTBk zabaldu du dokumentala.

Urtea: 2021
Zuzendaria: Iñaki Alforja, Iban Toledo
Gidoia:Iñaki Alforja, Iban Toledo
Argazkia: Iban Toledo, Iñaki Alforja
Muntaketa: Matthieu Gouilliard
Musika: Pello Ramírez
Soinua: Danel Ciaurriz
Iraupena: 91 min