Aurten 40 Urte dira Victor Fernandez Otxoa Lezoarra Hernaniko bere tabernan tirokatu zutela. Batallón Vasco Españoleko (BVE) mertzenario batek bizkarrez zegoela tirokatu zuen. Atentatu haren ondorioz Victor elbarri geratu zen, lepotik behera mugitu ezinik. Eta horrela egin zituen hurrengo 14 urteak, hil zen arte. Zaintzailerik goxo eta leialena izan zuen ondoan: Margari Larunbe, emaztea.