Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Beloaga, memoriaren behatokia
2022-04-29

Arkaleko haitzetan eraikia, Oiartzunen, Beloagako gaztelua ezezaguna zen herritarrentzat orain dela urte gutxi batzuk arte. Inguruko historialari eta laguntzaile talde bat izan zen eraikina ahanzturatik berreskuratu zuena, gaztelua estaltzen zuten sastrakak kenduz eta berreraikuntza proiektu bat abian jarriz. Agerian gelditu dena, Erdi Aroko gaztelu bat baino askoz ere gehiago da: gure historiaren kontakizuna da, Nafarroa independentearena. 1200eko konkistaren arrastoak dira, baita erromesen urratsenak, karlistaldietako liskarrenak eta frankismoko esklaboenak ere.

 

Errealizazioa: Jesús Iriarte
Gidoia: Miren Mindegia eta Angel Rekalde
Dokumentazioa: Beñi Agirre
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa Fundazioa.
Eskertzak: Joxe Mari Iturriotz, Begoña Yuguero, José Luis Orella Unzue, Oiartzungo Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gordailua Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa eta, bereziki, Beloaga Bizirik taldea.