Behobia-Donostia lasterketa bat da, baina ez edozein lasterketa. 2019an 100 urte bete ziren lehen aldiz ospatu zenetik. Denbora horretan, aldaketa zein abentura mordoxka bat bizi izan ditu hainbat eta hainbatentzat, urteko zita den honek. Behobia-Donostiaren historian, eta bertan, modu ezberdinetan parte hartu dutenen istorioetan murgildu gara helmuga baino, bidea balioan jartzen duen kirol ekitaldi honek suposatzen duena azaldu asmoz.
Elkarrizketatuak: Jesus Egimendia, Alazne Mujika, Chakib Lachgbar, Maud Hodson, Iraitz Arrospide, Alain Irazu, Katherine Switzer, Antton Iturriza, Inaxi Agirre, Erika Aizpurua, Oihana Egiazabal, Mila Olaiz, Enrique Cifuentes, María Luisa Irizar, Jaime Alzugaray, Aroa Merino, Begoña Zuñiga Juan Mari Garin, Ana Iturriza.
Zuzendaritza eta gidoia: Eñaut Tolosa
Argazki zuzendaritza: Beñat Iturrioz
Soinua: Beñat Iturrioz
Edizioa: Sara Fantova eta Mikel Alvarez
Ekoizpena: Fortuna K.E. eta Bira Produkzioak