Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Basahaideak
2020-04-15

Elsa Oliarj-Ines zuzendari zuberotarraren lana. Basahaideak Zuberoako mendi paisai zabaletatik abiatzen da, gailurrak eta bailarak, eta, tarteka, bertatik lekuko airea zeharkatzen duten hegaztiak erakusten. Orduan gizakiak agertzen hasten zaizkigu, abesten, eta bere kantuek ingurua hartzen dute. Hauen alboan Oihan Oliarj-Ines azalduko da, bere soinu tresneriarekin koplarien doinuak harrapatzen. Filma aurrera doan heinean abeslari desberdin anitz ikusi eta entzungo ditugu, Zuberoako kantutegia zeharkatuz. Batzuek paisaia irekietan abestea hautatu dute, beste batzuek basoan zehar egindako ibilaldi bat, grabazio estudioa edo baseliz txiki bat hautatu dituzten bitartean (hauen artean Niko Etxart, Maddi Oihenart, Lucien “Joa” Larraus edo Mixel Etxekopar).

Kanaladudek zabaldu du lana.

Bideo hau Kanaldudek argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
 Kanaldude Kanaldude