Heriotzari buruzko dokumentala da Aulki Hutsak. Gaur egun gure gizartean tabu bihurtu den gaia dakar dokumentalak, Maite dugun hori hiltzean zer? galderari erantzuna topatu nahian. Profesionalen eta norbait galdu duten senideen elkarrizketak biltzen ditu dokumentalak.
Euskarazko musika garaikidea entzun ahal izango da bertan: Ruper Ordorika, Gari, Gorka Urbizu… Eta kokalekuak dira Iruñea, Lesaka, Errenteria, Donostia, Oñati, Aretxabaleta, Bilbo eta Santurtzi. Iñaki Peña medikua da zuzendari eta gidoigile, eta Arteman ari da produkzio lanetan.