Gipuzkoako azken bailararen goiburuan, mendi tontor baten gainean, Atxorrotxeko gazteluaren aztarnak aurkitzen dira, orain ermita batek estaltzen dituenak, aintzinako talaia baten lekuan. Arrano kabi baten antzera, lekuaren garaierak nagusitasuna ematen dio. Bertatik kontrolatzen du, bertatik zaintzen du bidea. Gutxik dakite Gipuzkoa 1200eko konkistaren ondorioz sortu zela, eta bere jatorrian hiru eremu naturalek, Nafarroako hiru tenentziak osatzen zutela: Ipuzkoa, Donostialdea eta Aizorrotz.
Errealizazioa: Jesús Iriarte
Gidoia: Miren Mindegia eta Angel Rekalde
Dokumentazioa: Beñi Agirre
Laguntzaileak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Kutxa Fundazioa, EiTB eta Eskoriatzako Udala
Eskertzak: Iñaki Sagredo, José Luis Orella, Mondragon Unibertsitatea, Ibarraundi Museoa eta Zumalakarregi Museoa