1919. urtean Donostiako Udalak Artikutza erosi zuen hiria edateko urez hornitzeko. Mende honetan, aldatu egin dira Artikutzako egoera eta erabilerak.
Garai hartan, Artikutza industria jarduera handiko lekua zen, baina babes neurri zorrotzak hartu ziren eta naturak bere lanak egin ditu gunea berreskuratzeko eta, egun, leku paregabea da.