Askatasunari buruzko historia hau Siriako gerlako Kurdistango frontean gertatzen da. Arian komandanteak Kobanerantz gidatzen du emakume-batailoi bat, ISISen menpe daudenak askatzeko asmoz. Arianek, oso gazte zela, ikusi zuen sexu-indarkeriaren biktimek jasandako tratu basatia eta bere esku dagoena egiten du bere adiskideek borrokaren zentzua aurki dezaten: hurrengo belaunaldiko emakumeentzat askatasuna.