Erreproduzitu bideoa
dokumentala
Aramaixo dantzan
2024-11-29

1950eko hamarkadan hasi ziren Lagun Artean dantza taldea osatzen Aramaion, Ramon Ormaetxearen gidaritzapean. Dokumentalean jaso dituzte taldearen ibilbidea, taldeko kideen testigantzak, argazki zaharrak eta egungo irudiak bilduta. 2023ko abenduaren 30ean estreinatu zuten dokumentala. Hasierako urratsak, lehenengo irakasleak, lokalak, umetako oroitzapenak, errepertorioa, haurren taldeak, arduradunak, neska-mutilen rolak, egungo egoera, mutilen egungo joera, dantzaren funtzioa, transmisioa... jorratu dituzte hizlariek.

Hainbat belaunalditako dantzarien eta irakasleen hitzak jaso dituzte: Jose Mari Urizar, Izaskun Ormaetxea, Patxi Aiastui, Mertxe Mondragon, Juan Luis Nafarrete, Ines Gardoki, Adela Elejalde, Lurdes Uribarren, Ainara Inuntziaga, Oihane Vicente, Aintzane Telleriarte, Ane Arrizabalaga, Ibon Kortabarria, Hegoi Azkarate.

Kamera eta edizioa: Mikel Serrato
Produkzioa eta kazetaritza lana: Rosa Mondragon
Argazki zaharrak: Herritarrak, Aramaioko Udala

Egilea(k):
Mikel Serrato