Arratia bailararen bihotzean, hamairu gaztek Maurizia Aldeiturriagaren musikan oinarritutako musika-pieza bat sortuko dute. Maurizia, XX. mendearen hasieran euskal musika herrikoia goitik behera aldatu zuen panderojole ikonikoa izan zen. Musika tradizionaleko hiru adituk lagunduta eta Mauriziaren eraginpean, gazte hauek sormen-prozesu paregabe batean murgilduko dira. Aire! abentura musikala da, musikaren ahalmen eraldatzailea, naturalaren edertasuna eta tradizioa erakusten dituena.
EiTBk zabaldu du lana.
Zuzendaria eta gidoilaria: Gentzane Martínez de Osaba
Soinu banda: Iraide Ansorena eta Carlos Sagi
Dinamizatzailea: Naroa Gaintza
Argazki zuzendaria: Eukeni Arriortua
Ekoizleak: Carlos Iglesias eta Alex Garcia de Vicuña
Ekoiztetxeak: Marmoka eta Bideografi