Black is Beltza filmaren estreinalditik (2018) lau urtera, bigarren filmaren, Ainhoa, sortze prozesua kontatzen du dokumentalak. Amaia Jacksonen eta Fermin Muguruzaren arteko elkarrizketaren bidez, proiektuaren ertz guztiak ezagutuko ditugu: Iñigo Muguruzaren heriotzak nola baldintzatu zuen egitasmoa, finantziaketaren zailtasunak, ahotsak jarri dituzten aktoreak, animazioaren xehetasunak, produkzioari dagozkionak... Berriz ere artefaktu transmedia bat dugu eskuartean: filmaz gain, komikia, BSO-soinu banda eta ekintza paraleloak ditu, baita sorpresak ere bai, proiektu-amets hau posible egin dutenek elkarrizketa bidez azaldu digutena.