Guatemalako Atlitan lakua itsasotik 2.000 bat metroko altueran, mendiz inguraturik dago. Honen inguruan 220.000 bat pertsona bizi dira eta hauetako asko maiak dira. Inguru horretan lortutakotik bizi dira gehienbat, baina herri batzuetan turismoa bilakatu da ekonomiaren ardatz.