Orain mila urte ingurutik hasita milaka pertsona eraman zituzten arabiarrek Irakera esklabo Afrikatik. Inor gutxik ezagutzen duen komunitatea osatzen dute egun Irakeko beltzek horrenbestez, eta gutxiengo izaera onartzea nahi dute, beste herrialde askotan egin izan zaien bezala. Karlos Zurutuza haiekin izan da.