diaporama
Basque Boulevard
2010-07-09

1848ko urtarrilean aurkitu zuten urrea Kalifornian. Martxoa orduko hasia zen urrearen lasterketa. Sukarraren deiari erantzunez Kalifornian bildu ziren meatzariek laster hondatu zituzten bertako lur-azala eta erreka bazterrak. 1864an amaitu zen urrearen karrera ero hura, eta beste bat hasi: eguneroko bizi beharra. Urreak ezkutatzera egin zuenean beste lan batzuk hartu behar izan zituzten munduko lau haizeetatik joandako urre-biltzaile haiek. Tartean, euskaldunek. Haiek ireki zuten bidean dituzte sustraiak AEBetako Mendebaldean gaur egun ageri diren euskal aztarnak.

Joan deneko hamabost urtean Miel A. Elustondok bildutako irudiok aztarna horien erakusgarri dira.
Informazio gehiago erreportaje honetan: www.argia.eus/argia-astekaria/2239/jaialdi-2010/osoa

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez