Nazioen Mundua izena du Idiazabalgo Autodeterminazio Eskubidearen Aldeko Herri Ekimenak. Iaz bezala, aurten ere Eskoziako Highlands-etan izango dira 100 lagun inguru. Kultur ikuskizunaz gain, eskoziarrekin ideiak konpartitzeko abagunea ere bada. Izan ere, erabakitzeko eskubidea politikarien zurrunbilotik atera eta gizarteratzeko ordua dela uste dute, Eskozian 2010eko erreferendumarekin egingo duten bezalaxe.