Aurtengo martxoa mugarria izan daiteke Ipar Euskal Herriaren bilakabidean. Frantziako eskualdeetako bozek iraganaren eta geroaren marra trazatu dezakete. Batera plataformak antolatutako herri galdeketa, berriz, marra horren seinale gorria litzateke.