Jon Ander Urresti Ugalde Bermeon jaio zen 1992an. Filosofian graduatu zen, eta ondoren DANTZERTIn, arte eszenikoen goi mailako eskolan. Aktorea da. Bere bakarkako lana da Tribiz, baserri galduen gorputz biziak erakusten dituena. 700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi da, atez-ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean.
Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.
Informazio gehiago Dinamoren webgunean.