Markos Gimeno Vesga Ermuan jaio zen 1974an. Artista polifazetikoa eta hitz-joko egile aparta izan zen. Sormenerako gaitasun handikoa. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zeukan, baina depresioak ere jotzen zuen tarteka, eta 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen. Haren ordenagailuan azterka ibili ondoren beste lan andana aurkitu zuten, eta erakusketa jarri Ermuan 2019an. Aitzakia horretatik abiatuta egin dute bideo hau Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan.
Informazio gehiago Dinamoren webgunean.