Esperimentazioaren emozioa da Sara Fontán, Edi Pou energia polierritmikoa: biek osatzen dute LOS SARA FONTÁN. Proiektuaren hasieratik diskorik ez grabatzeko hautua egin zuten; zuzenekoak bizi ditu: fisikoa, aldakorra, unean unekoa, lekuan lekukoa, industriaren errutina produktibotik ihesi. Inprobisazio gidatuan oinarritutako tailerra eman zuten Azpeitiako Dinamoan.
Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.
Informazio gehiago Dinamoren webgunean.