Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Beñat Zubillaga idazlea | Dapa - 33
2022-08-23

'Idaztea da kaiola apurtzeko modu bakarra' dio Beña Zubillagak, tabakoa papelean biltzen duen bitartean. Azpeitiarra da, 2003an jaio zen eta bere bigarren nobela kaleratu berri du: Libre. Eleberriko protagonistaren gisan, bera ere Madrilera joan zen bizitzera iaz eta armairuaz, maitasunaz, desirez... aritu da Dapako kideek eginiko elkarrizketa honetan.

Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.