Askotariko jendea elkartzen da Azpin: arkitektoak, zinegileak, artistak... Lantokiaz harago, sormena landu eta elkarbanatu, hiriaz hausnartu. Atea ekimenaz ireki izan dituzte trukerako bideak. ATERAn, bosgarren edizioan, Egiako txoko, denda eta aldapetan barrena hedatu da atea: fanzineak zapatadendan, diskoak farmazian, liburuak jostunaren aldamenean.
Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.
Informazio gehiago Dinamoren webgunean.