Azpeitiko Kulturaz kooperatibak ekoiztutako proiektua da Dapa, Dinamoa sormen-gunean duena habia. Lehen saio honetan Juan Palacios eibartarra da protagonista. Zinegilea da, eta gaur egun Amsterdamen bizi da. Ingurumen Zientzietan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua. Hainbat film labur egin ditu. Bere lan mardulenak Pedaló (2016) eta Meseta (2019) dokumentalak dira.