Aste honetan loditasunaz aritu gara Mijo Lizarzaburu filosofo eta militante transfeministarekin. Saio amaierako kolaborazioan Edurne Azkarateren txanda izan da, eta oraingoan entzutera eta galdetzera etorri da oiondarra: zein ekarpen egin dezakete pertsona argalek lodien borrokan? Edo behintzat, nola ez molestatu? Askotan hori ere ez da eta gutxi.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.