Zorionaz eta oreka emozionalaz aritu gara aste honetan Xabier Amurizarekin eta Gregori eskema guztiak hankaz gora jarri dizkio berriztarrak: artista izan nahi baduzu ezin omen duzu oreka emozionalik izan; zoriona ez omen da existitzen; eta behin menopausian poza adimenak ekarri behar omen du. Eta adimenik ezean, pozik ez? Galdera asko oraingo saioan ere, eta erantzun gutxi.