Etsitzeaz aritu gara aste honetan Uxue Alberdi idazle eta bertsolariarekin. Eta nahiz eta denoi kosta, etsi-oneko pertsonak badirela ondorioztatu dugu. Horietako bat da Grego. Adibidez, lasai geratzen da mendi tontorra zapaldu gabe, bide erdian hamaiketakoa egiten. Nahiz eta badituen bere etsi ezinak ere: izan parrandan edo egunen batean bollera bihurtzeko esperantzan.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.