Askorako eman digu estetikari buruzko saioak; horien artean, zentzumenen inguruan hitz egin dugu, eta Aitor Altunak ikusmena eta usaimena nahastu ditu bere kolaborazioan. Zer gertatzen da begi bistarako 'ederra' denak usain 'txarra' duenean? Bai, 'ederra' eta 'txarra' diogu, eta hor galdera berriro ere: norentzat eta noren arabera?
Atal hau gustatu bazaizue, ikusi osorik Ane Berriotxoarekin estetikari buruz egin dugun saioa.