2x24: Edurne Azkarate eta Aitor Altuna | Despedidak


2024ko abenduaren 23a

Ez da beti erraza gustuko gauzei edo maite ditugunei agur esatea, despeditzea, proiektuak amaitzea, etapak ixtea. Baina beharrezkoa da agurrak esplizitatzea, hitzak jartzea eta erritualizatzea. Hori da BTN-ren azken saio honetan egin nahi izan duguna: Aitor Altuna eta Edurne Azkarate, orain arte kolaboratzaile izan ditugunak gonbidatu ditugu, eta nostalgia dosi txiki batekin, baina umorez, agurtu dugu BTN, hurrengo batera arte. Zeinek daki, agian ez da betiko.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.