2x10: Oihan Indart | Ezer ez eta festa


2024ko apirilaren 23a

Zeri deitzen diogu festa? Zerekin lotzen dugu? Zein dira festaren alde onak eta zein txarrak? Jaiaz, ospakizunez eta plazeraz hitz egitera gonbidatu dugu aste honetan Oihan Indart dantzaria eta Altxalili kolektiboko kidea; zerbait izatekotan Altxalili festa delako. BTN-n bagara poz kolektiboen zaleak, nahiz eta festa ereduek zalantza gehiago sortzen dizkiguten eta kontraesan horri heldu nahi izan diogu saio honetan.

Bere urrezko hamar minutuetan Aitor Altunak konkreziora jo du oraingoan eta plazer txiki bati buruz hitz egin digu: azazkalak jatea. Pertsona gosetien kolektibo honetan denetarik dagoela dirudi, baina oraingoan aipamen berezia egin nahi izan die hankako azazkalak jaten dituztenei.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.