2x13: Ane Berriotxoa | Estetika


2024ko maiatzaren 27a

Galdera potoloekin gatoz aste honetan: zer da estetika? Nola pertzibitu dezakegu estetika ikusmena ez den gainerako zentzumenekin? Edertasuna existitzen al da objektiboki? Zer da ederra guretzat? Galdera filosofiko asko eta gonbidatu ezin hobea gure artean denei erantzuten ahalegintzeko: Ane Berriotxoa, bideoklipen munduan buru belarri dabilen argazkilari eta zinegile zornotzarra.

Zentzumenei bide emanda, Aitor Altunak ere ikusmena eta usaimena nahastu ditu bere kolaborazioan. Zer gertatzen da begi bistarako 'ederra' denak usain 'txarra' duenean? Bai, 'ederra' eta 'txarra' diogu, eta hor galdera berriro ere: norentzat eta noren arabera?