2x02: Ana Arsuaga | Gazte promesak


2024ko urtarrilaren 15a

Gazte promesez hitz egiteko Ana Arsuaga musikaria, Verde Prato izenez ezaguna, gonbidatu dugu aste honetan BTN podcastera. Baina ohi moduan, gaiak beste leku askotara ere eraman gaitu: zer den artista izatea, musikari emakumeen sexualizazioa, hedabideen papera artisten lana zabaltzerakoan... Hori parte serioan, eta gero, beti bezala, dena random.

ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika Sailak babestutako saioa da BTN.