Bueltan da Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Ohiko formatuari eutsiko zaio hein batean, baina lau aurkezletik hirura pasatuta eta tonu serioago bat-edo bilatuta. Euskal kultur esferako pertsonaiak gonbidatuko ditugu, eta aktualitate kutsudun solasak sortu.
Bertsoa alboratzeko konpromisoa hartu dute aurkezleek, baina lehenbiziko gonbidatua Jon Maia Soria da. Umoretik, erosotasunean eta konfiantzan, ezohiko elkarrizketa (elkarrizketa deitu ahal bazaio) egingo diogu. Sorpresarako, saio bakoitzari kolaboratzaile batek jarriko dizkio pintzelkadak.
ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.