2023ko ekainaren 01

Oñatin egin da hirugarren Señora Sariketaren finala eta Maider Arregik jantzi du pamela. Arregirekin batera, oholtzara igo ziren Eli Pagola, Maddi Ane Txoperena, Janire Agirrezabalaga, Iruri Altzerreka eta Eli Zaldua.

Behin finala igarota, ARGIAko platoan bildu dira Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Arana eta saioa goitik behera aztertu eta beste zenbait meloi irekitzeko baliatu dute BTN Señora Editionen azken saioa.