Señora Sariketaren bigarren kanporaketa egin berritan ARGIAren platoan saioko bertsoaldiak eta gorabeherak aletu dituzte Aner Peritz, Leire Vargas, Oihana Arana eta Haizea Aranak.
Aroa Arrizubieta, Maddi Sarasua, Idoia Granizo, Janire Arrizabalaga, Eli Pagola eta Iruri Altzerreka bertsolariak aritu ziren kantuan Errantzun, Ane Ezenarro gai jartzaile zutela.
Finala maiatzaren 27an jokatuko da oñatin eta bertan arituko dira Eli Pagola, Eli Zaldua, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi. Gai jartzaile lanetan, berriz, Ainhoa Larretxea izango da.
Marrazten ez bazarete horren abilak eta BTNko lehiaketan parte hartzeko gogorik ez baduzue, eskuratu Ño komikia ARGIAren azokan.