Nork esana da: "Emakumeak urkamendira igo ahal badu, tribunara ere igo ahal beharko luke" esaldia?


2022ko irailaren 19a

Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

Bigarren saio honen abiapuntua norbaitek esandako esaldi entzutetsu hau da: "Emakumeak urkamendira igo ahal badu, tribunara ere igo ahal beharko luke". Eta hori galdetzen du Beatriz Rubiok, nork esana da esaldi hau? Erantzuna jakin nahi baduzu, entzun saioa.

Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela. 

Entzun podkasta Ivooxen edo Spotifyn eta jarraitu gure kanalak.