Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.
Seigarren saio honetan, Sobietar Batasunera goaz eta emakume langileen eskubideeen defentsan aritu zen emakume baten bizitza eta ideiak ezagutuko ditugu.
Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.
Entzun podkasta Ivooxen edo Spotifyn eta jarraitu gure kanalak.