Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #7 - Bizipenak elkarbanatzen
2020-04-30

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Azken proposamena gure bizipenak elkarbanatzea da. Euskaraldirako beroketa ariketak egin ditugun aste honetan izandako bizipen bat hautatu, nahi duzun forma eman eta maiatzaren 3an balkoian jartzea da kontua.