Ameriketako herri indigenek mendeetako kolonizazioa, esklabutza eta genozidioa jasan behar izan dute, eta oraindik jasaten ari dira egun ere. Horren aurrean, gazte indigenek sarean dabilen #Dontrushchallenge-ari buelta eman eta honako bideo hau zabaldu dute, euren identitatea, kultura eta borroka historia aldarrikatu eta defendatzeko.
Erronka honen oinarria bat-bateko itxura aldaketa ematea da, hau da, barruko arropan egotetik, bi segunduan, jantzita egotera pasatzea. AEBtako kirolari ezagunen artean zabaltzen dabilen erronka da indigenek moldatu dutena.