Kontzertu punki bateko lehenbiziko lerroetatik geure borondatez erbesteratuak, Berangoko abertxaletak ezagutzera joan gara, “in crescendo” joan den egitarau anitz baten abaroan. Betaurreko borobildun intelektualak eraman gaitu Kevinek antolatutako auzo-lanera, zeinak bazuen ezkutuko plan makiabeliko bat. Berak-edo, bera “laguntzera” erreserba ardoa besapean hartuta joan zen aktibistak. Epikuro filosofo zaharkitua, EHZ, topaketa feministak… mobida guapoak ezagutu ditugu bidean. Beroak akabatuta, “Dracula” izozkia zurrupatu dugu.