Euskaraldia bete-betean, paparrean txaparik ez ipintzeko arrazoi irmoez hitz egin dugu oraingoan, baita heavy musika egiten duten taldeez eta are astunagoak diren bestelako artistez, Gaztea Sarietarako hautagai zerrendari tiraka… edo tiroka. Nafarroara egingo dugun bidaiaz ere aritu gara, zeinak ez duen loturarik tabernak irekitzearekin, noski. Tabernak. Gure elkartasun osoa bereziki txarto pasatzen ari diren Batzokiei.