Beranduegi 1x1: Magufoon zalditeri arina


2020ko irailaren 10
2020ko uda zoragarriari errepasoa eman diogu Beranduegiren lehen irratsaio honetan. Eta nola ez, sarean topatu ditugun zenbait irakaspen ere elkarbanatu nahi izan ditugu zuekin, horien artean, Herritar Batasunako bi kidek hurrenez hurren emandako lezio historikoa eta feminismo klasea. Hori gutxi balitz, hezkuntzako ikasturtearen hasiera, kirola, magufoak eta umezurtz utzi gaituen Nekane Murga ere izan ditugu hizpide.