4x22: Berritxuko kontainerretik zuzenean


2024ko irailaren 17a
:: ::

Saio berezi batekin eman diogu hasiera ikasturteari; Berritxuko kontainerrean, gaztetxe ere deituan, grabatu dugu zuzenean, eta oso osorik, zentsurarik gabe, duzue entzungai. Herriko gonbidatu bereziak, publikoaren ekarpenak, euskalki arazoak, fitxaje berriak... errepikatzeko modukoa izan da, zalantzarik gabe. Beraz, badakizue: deitu, eta joango gara zuen kontainerretara ere garagardo batzuen truke.

Saio hasierako kanta: Beef D' Alda
Saio amaieran jarri dugun kanta: Txakurdrilo - 'Bi Zilbor'

E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.